Igerilekua, ur-jauzia, jacuzzia, bainu turkiarra, sauna finlandiarra eta dutxa eskoziarra.

Leihate handiak naturaz gozatzeko

Etxegana Spa Hotela

Spara sartzeko zeharka itzazu eskuz landutako ate zoragarriak, eta leihate zabaletatik naturara begira dagoen txoko bar aurkituko duzu behar dituzun zerbitzu guztiekin: igerilekua, ur-jauzia, jacuzzia, bainu turkiarra, sauna finlandiarra eta dutxa eskoziarra.

Gure zirkuitu guztiek ordubeteko iraupena dute, eta gela edo erreserba bakoitzak erabiltzeko dira. Zirkuituan zehar ez dira instalazioak beste bezero batzuekin partekatzen.

Pertsonako eta zirkuituko prezioa: 30 €, BEZ sartuta

Bainujantzia, txankletak eta txapela behar dira.

Ezinbestekoa da aurretik erreserba egitea 94 633 84 48 telefono-zenbakian edo reservas@etxegana.com helbidean

Relax mendian

Prezioa: 86 €/pertsonako

1 Spa zirkuitu pribatua, ordubetekoa, eta infusio bat
1 masaje erlaxatzailea, 60 minutukoa, pertsonako
Gutxienez 2 pertsona

Relax eta gastronomia

Prezioa: 65 €/pertsonako

1 Spa zirkuitu pribatua, ordubetekoa, eta infusio bat
1 bistró menua: 2 hasierako, 1 bigarren platera eta 1 postrea aukeran (edaria sartu gabe) (*)
Gutxienez 2 pertsona

Erabateko ihesbidea

Prezioa: 120 €/pertsonako

1 Spa zirkuitu pribatua, ordubetekoa, eta infusio bat
1 masaje erlaxatzailea, ordubete pertsonako (**)
1 bistró menua: 2 hasierako, 1 bigarren platera eta 1 postrea aukeran (*).
Gutxienez 2 pertsona

(*) 15 €-ko gehigarria 6 platereko dastatzeko menua nahi izanez gero.

(**) Beste masaje batzuk aukeran (gehigarria ordainduta):

· Masaje erlaxatzailea. Helburua eguneroko jardunean pilatutako tentsioak eta estresa arintzea da, mugimendu zabalak eta motelak eta gorputz osoan maniobra atseginak lortzen dira, gelan musika erritmikoa jarrita.

· Masaje terapeutikoa. Besteak beste, kontrakturak, bizkarreko mina, lunbalgia, ziatika, zorabioa eta buruko mina (migraina) tratatzeko eta postura-higienea hobetzeko da. (+10 €/pertsonako)

· Masajea banbu-kanaberekin. Sistema linfatikoa drainatzeko eta muskuluak askatzeko teknika bat da. Jatorriz Japoniakoa den masaje hau aspalditik erabiltzen dute bertan energia orekatzeko dituen propietateak direla eta. (+10 €/pertsonako)

· Harri beroak. Masajea egiten da harri bolkaniko beroak azalean jarrita, eta bizi-energia jariatzen laguntzeko eta, era horretara, nahasmendu fisikoak eta emozionalak arintzeko da. Ekialdeko masajeen teknika zahar batean du jatorria. (+15 €/pertsonako)

· Drainatze linfatikoa. Masaje leunak ematen dira sistema linfatikoaren zirkulazioa hobetzeko. Masajearen helburua hodi linfatikoen kontrakzio automatikoa hobetzea da, eta edemak eta linfaren zirkulazio txarrak eragindako beste alterazio batzuk ezabatzen laguntzen du, linfaren bidez garraiatzen baitira zelulen nutrizioak eragindako hondakinak odolera. (+15 €/pertsonako)