Ezkontzak

Hotel & Spa Etxeganak zoriondu egin nahi zaituzte zuen elkarbizitza-proiektuarengatik. Horregatik nahi genuke egun berezi hori inguru magiko eta apart honetan, Gorbeiako Parke Naturalaren bihotzean, ospatzea.
Zuentzat bakarrik erreserba ditzakegu gure instalazio zabalak, sukaldaritza fina eta bista ikusgarriak. Izan ere… Etxeganak egunean ezkontza bakarra ospatzen du. Eta zuena izatea nahi dugu!

Zeremonia aire zabalean, gure Joglo balitarrean, egin dezakezue, koktel goxoa lorategietan dasta dezakezue, ondoren gure jantoki beiraztatu zabalean jarrai dezakezue euskal sukaldaritza tradizionalean oinarrituta dagoen eta sukaldaritza gourmet modernoaren ukituak dituen menu apartarekin, eta, festa amaitzean, gure gela erosoetan har dezakezue atseden. Izan ere, egun horretan ezertaz ez kezkatzea nahi dugu… Dena gure esku uztea nahi genuke!

Inolako konpromisorik gabe eska dezakezue informazioa bodas@etxegana.com helbidean edo honako telefono-zenbakian: 946338448.

Aurrera jarraitu ahal izateko, ondorengo laukitxoa markatu behar duzu

10 + 3 =