Gorbeiako erreserba naturalean
Ongi etorri Euskadiko txokorik sekretu eta ederrenetako batera
Gelak
Oreka lortzen lagunduko dizun leku aparta
Royal Suite gela
Luxua maite dutenentzat
Hoteleko gelarik handiena da, 50 metro koadro eta beste 20 metro koadroko terraza ditu, erdian 2,20 x 1,80 m-ko errezeladun ohe ikusgarria du, zeta naturalez egindako ohazalez estalita.
Suite gela
Bezero zorrotzentzat…
Hotelak 45 metro koadroko lau suite ditu, 20 metro koadroko terraza eta ikuspegi ederrak dituzte berezko edertasun naturala duen parkera. Eraikin guztia bezala, mimoz eta luxuz dekoratuta daude, eta horietako besaulki, alfonbra eta eskuz egindako ispiluek gozatzera eta lasaitzera gonbidatzen dute.
Junior Suite gela
Zeure burua mimatzeko…
Hoteleko bi Junior Suite gelak 35 metro koadroko gelak dira, eta altzari exotikoz, zeta landugabez eta xehetasun finez osatutako dekorazioa dute. Bi geletan dago triangelu-formako 1,40 m x 1,40 m-ko hidromasaje-bainuontzia bezeroen gozamenerako.
Deluxe gela
Bikotean gozatzeko
Gela hauek 25-35 metro koadro dituzte, eta bertako leiho zabaletatik argi natural ugari sartzen da. Gela batzuek egongela txiki bat dute bezeroentzat, eta beste batzuek bainugela zabala hidromasaje eta guzti.
Superior gela
Egonaldiak hidromasaje eta guzti…
Hotelak 16 metro koadroko bi gela bikoitz ditu, eta horietako 2 m x 1,60 metroko oheetan ezin hobeto lo egiten da isiltasunean murgilduta. Horrez gainera, hidromasajea duen bainuontzia, ile-lehorgailua, 32”-ko pantaila laua duen Tb., kutxa gotorra, harrerako produktuak eta doako WiFia dituzte.